Iraileko 3. igandea: Aezkoako eguna
Iraileko 3. igandea: Aezkoako eguna
Urtero eta modu alterno baten bitartez, auzokideen arteko anaitasun festa bat ospatzen da. Asteburuan zehar erakusketak, antzerkia, dantzak, kirolak, musika… egiten dira, eta parte hartu nahi duenarentzat erabat irekia dago.
Maiatzaren 1a: Orreagako erromeria
Maiatzaren 1a: Orreagako erromeria
Santa Mariaren irudia herri askotako jendeak miresten du. Haranak, herriak eta parrokiak udaberri bakoitzean bere egoitzaraino mugitzen dira sentituriko omenaldi bat egiteko.
Apirilaren bukaeran: Alamdiaren eguna, Burgin eta Piriniotako haranetan
Apirilaren bukaeran: Alamdiaren eguna, Burgin eta Piriniotako haranetan
Basoen ustiapena oso aspaldiko garaietatik izan da diru-sarrera nagusiena, eta ibaiak Ebroren korronte lasaienetara egurra eramateko bidea, bertan saldua izan zedin bere eraldaketarako. Egur hau almadiak osatuz garraiatzen zen ibaiaren ibilgutik arrisku handiz, landare-sokekin lotutako enbor zatiez egindako arraunekin eramaten ziren baltsa batzuen bidez. .
Uztailaren 13an: Hiru behien zerga, Belaguan (Isaba)
Uztailaren 13an: Hiru behien zerga, Belaguan (Isaba)
Urtero berritzen da milaka urteko zerga hau, hain zuzen ere, Europako zerga zaharrena. Mugaren bi aldeetako jendea San Martineko harrian biltzen da; izan ere, natura kokaleku erakargarri hori Pirinioetako Erronkari eta Baretous (Frantzia) haranen artean dago. 1375. urtean, ebazpen bidezko epai batek urtero hiru behi ordaindu behar izatea ezarri zien biarnotarrei, Erronkariko bazkalekuak ustiatzeagatik.
Irailaren 8an: Muskildara erromeria
Irailaren 8an: Muskildara erromeria
Muskildako Ama Birjinaren santutegia, Otsagabiatik 2 km-ra kokatua, duela hirurehun urte baino gehiago errepikatzen diren dantza zahar batzuen lekuko da. Pribilegiozko leku batean kokatua, Iratiko Oihanaren ikuspegi harrigarriarekin, bertatik Nafarroako etnografiaren dantzarik adierazgarri eta garrantzitsuenak ikusten dira urtez urte.
Abuztuaren 15ean: Andre Maria Zuriara erromeria, Jaurrietan
Abuztuaren 15ean: Andre Maria Zuriara erromeria, Jaurrietan
Herriko jaien egunik handiena da eta Andre Maria Zuriaren omenean dago egina. Auzotarrek Birjina erromerian eramaten dute bere baselizaraino. Emakumezkoek, usadiozko soinekoekin jantzita, “Axuri Beltza” eta soilik neskentzat den “neska-dantza” dantzatzen dituzte. Txistuaren doinuarekin biribil batean dantzatzen duten bitartean, beraiek abesten dute letra:”Axuri beltza ona duk bainan xuria berriz hobea, dantzan ikasi nahi duen horrek nere oinetara begira (…)”.
Zeremonia amaitzerakoan gaztaz, txistorraz eta ardoaz osaturiko hamaiketakoa banatzen da.
Abuztuaren amaieran: Orhipean, Otsagabian
Abuztuaren amaieran: Orhipean, Otsagabian
Herria duela 100 urteko jendeen bizitza birsortzeko apaindu egiten da. Gorulariek, ikuzleek, bizarginek, haurrek jolasean eta abar luze bateko pertsonaiek laguntzen dute Nafarroako Pirinioen XX. mendearen hasierara lekualdatzea. Auzotarrak dira jaia antolatu eta bertan parte hartzeaz arduratzen direnak.