Zerbitzuak

  • GOSARIAK.
    Buffet libreko etxeko gosari anitz bat aurkezten dugu, haur txikien gustua eta beharrak aintzat hartuz.
  • JATETXEA.
    Egunero ardura handiz eta nagusiki Nafarroako sasoiko produktuekin egiten dugun menuan (1., 2. plater eta postreak) plater aniztasunaren barruan aukeratu ahalko duzu zure afaria. Asteburu eta jai-egunetan eguerdian eskaintzen dugu ere gure jatetxe zerbitzua.
  • PIKNIK.
    Zuen irteeretarako askotariko piknik-a presta diezazuekegu, aurreko egunean jakinaraziz gero.
  • TABERNA ETA KAFETEGIA.
    Kafe eta infusio mota desberdinak dauzkagu zuen solasaldietan hartzeko aisi eta lasaitasun uneetan
  • LIBURUTEGIA.
    Zonaldea ezagutu nahi izanez gero, zuen irteera eta bisitak prestatzeko beharrezko informazio eta dokumentazioa aurkituko duzue gure gaikako Nafarroari buruzko liburutegian.
  • DVD BILDUMA.
    Nahi duzun momentuan gure 500 pelikula baino gehiagoko bildumaz gozatu ahalko duzu, zure logelan eta inongo kosturik gabe.
  • MAHAI-JOKUAK.
    Entretenitzeko eta une on bat igarotzeko, itxaronaldi edo nor bere baitan biltzeko momentuak beteko dituzten mahai-joku desberdinak dauzkagu.
  • WI-FI.
    Ostatu osoak jasotzen du Wi-Fi interneterako konexioa.
  • GIDATURIKO BISITAK.
    Puntualki eta pertsona kopuru batetik aurrera, gidaz lagunduriko edo kotxez egindako irteerak antolatzen ditugu Iratiko Oihanean eta haren inguruetan.
  • INFORMAZIOA ETA PROPOSAMEN TURISTIKOAK.
    Edozein momentutan zuen proposamenak osotu eta irteerak antolatzeko aukerarik onenera orientatuko zaituztegu.