Ostatua

Nafarroako Pirinioetako herri txiki batean gaude, Aezkoako ibarrean, edertasun handiko tokia, haritz eta pagoen baso zoragarriez inguratuta, Iratiko Oihana dugularik haren adierazgarri.

Ostatua Abaurrepea herriko eskola zaharrean dago integratua, erabat berritua eta ondoko landa-ingurura egokitua, bisitariari mendiaren giro epel eta lasaia eskaintzen zaiolarik, egonaldi eroso eta ahaztezina izan dezan.

Etxeko jatorrizko sukaldaritzaz gozatu ahalko duzu jatetxean tximiniaren ondoan eta une atseginak igaro ahalko dituzu gure egongelan, taberna, liburutegi eta jokuez hornituta. Bertako egonaldi atseginek eta naturaz inguraturiko kokapenak, haren bidexka kontaezinekin, egiten dute Sarigarri ostatua bakarrik, bikotean, familiarekin edo taldean lasaitasunez eta gozamenez igarotzeko leku aproposa.