Mendi-ibiltaritza

Haran osoan eta inguruneetan adin eta baldintza fisiko guztientzako bidezidor ugariak daude, haranaren ezagutza ahalbidetzen dituztenak eta inguratzen dituen edertasun harrigarriaz lasaitasunez disfrutatu ditzakezunak. Haien ibileraz ondare naturalaren mantentzeari laguntzen dioten bide zaharrak iraunarazten dira, eta Iratiko Oihan osoa norabide guztietan gurutzatzen dute.

Ibilbide erraz batzuk

  • Irabiako urtegiari buelta Iratin – Biribil formako ibilbide ohiko eta polita, erabat laua, pagadiaren artetik doan bidexka txiki batetik eta mendi-bideetatik doa, beti urtegia inguratuz basoaren bihotzaren babespean. (2,15h)
  • Irabiako urtegia – Elurretako Ama Birjina – Biribil formako ibilbidea, pagadiaren bihotza errekatxo itzaltsu eta mendi-mazela eguzkitsuen artean gurutzatzen duena, basoko espezieen aniztasun handiarekin. (4h.)
  • Organbideko muinoa – Arpea leizea – Oso ibilbide erraza, gehiengoan asfaltatua eta Arpeako txoko eder eta bakartiraino iristen den muga-lerroa jarraitzen duena. (joana 1,10h -kobazulotik 10′-ra kotxez egin daiteke-)
  • Monte Urkulu – Urkulu gailurra Burdeos eta Astorga biltzen zituen galtzada zaharraren gainean dagoen talaia zoragarria da; bertan K.a. I. mendeko dorre biribil erromatarra mantentzen da. (2h)
  • Hiriberri/Villanueva de Aezkoa – Berrendi – Zailtasun handirik gabeko eta haraneko ikuspegi liluragarriak dituen igoera txikia da. (3,15h.)
  • Orbaitzetatik Irabiako urtegira – Iratiko ibaia inguratuz Betolegiko kanala jarraitzen duen bide lau eta erraza da. (joana 1,30h.)

Beste ibilbideak

Mendian arituenentzat, gure zonaldeak, Pirinioetara duen hurbiltasunagatik, Nafarroako gailurrik altuenetara igotzeko aukera ematen du.

  • Abodi mendilerroa (1533m)
  • Orhi (2017m)
  • Hiru erregeen mahaia (2.444m)
  • Petretxema (2371m)
  • Anie edo Auñamendi (2507m)