Interesgune natural eta kulturalak

Iratiko Oihana

Iratiko Oihana

Europa osoko harizti-izeidi basoen artean garrantzitsuenetako bat da. Haren 17 000 ha-tatik, 6770 ha Aezkoari dagozkio, gainontzekoa Zaraitzu, Cize eta Larraineri dagozkiolarik. Mito eta legendaz beteriko oihana izanda, XVII. mendetik aurrera ustiatua izan da, bertako enborrak almadiekin, ibaietatik aske edota kableetatik tokiz mugituak izan direlarik. Flora eta fauna aberats eta anitz bati esker nabarmendu egiten da ere Oihana.

Irabiako urtegia

Irabiako urtegia

Erabat integratuta paisaiaren barruan, urtegia Iratiko Oihanaren bihotzeko urmael bat balitz bezala agertzen da. Basoaren handitasunaren barruan, 2 orduko ibilbide miresgarri batekin inguratzera gonbidatzen zaituen laku txiki bat besterik ez dirudi..

Elizak

Elizak

Elizetan adierazgarriena eta ibar osoan baliotsuena Abaurrepeako San Martin eliza da. XIV. mendeko gotiko estiloa du eta bi elementu nabarmen dauzka: harriz zizelkaturiko barandarekin nahiz Aezkoa eta Nafarroako ezkutuarekin apaindutako korua, eta aldarea bankuen zonaldetik banantzen duen burdin hesi klasikoa

Kobazuloak eta monumentu megalitikoak

Kobazuloak eta monumentu megalitikoak

Gure Aurre-historiako arbasoen aztarna asko dago zonaldeko kobazulo ugarietan eta dolmen edo harrespil hileta monumentuetan.

Behatokiak

Behatokiak

Ikus itzazu gure txokorik ederrenak behatokietatik, denak heltzeko modu erraz batekin eta haran, herri, baso eta mendien ikuspegi zoragarri batekin..

Orbaitzetako Ola

Orbaitzetako Ola

(18km). Orbaitzetako Burdinazko Munizioen Errege Fabrika bere garaiko (XVIII. mendea) industri arkitekturaren altxorretako bat dela pentsatzen da. Istorio eta legendaz beteriko hondakin hauek berreskurapen prozesu baten zain daude.

Orreaga/Roncesvalles

Orreaga/Roncesvalles

(20km) Eraikin legendario eta historikoen tokia, Santa Maria kolejiata eta museoarekin, bertan Santxo VII. Indartsua erregearen hilobia miretsi daiteke. Erromesek igarotzen duten Santiago Bideko toki garrantzitsua da.

Garaiak

Garaiak

Ibarreko herri guztiek dute garai bat edo gehiago -Abaurreak izan ezik- eta Nafarroa osoan geratzen diren 22 garaietatik, 15 dauzkagu Aezkoan, 1993. urtetik Interes Kulturaleko Ondasun gisa aintzat hartu direlarik.

Errotak

Errotak

Aezkoan oraindik mirets ditzakegun errota ezberdinak, antzinako garaietan leku hauetako bizitza modua zehaztu zuen ekonomiaren lekuko mutuak bihurtu dira.

Abaurregaina-ko estelak

Abaurregaina-ko estelak

(3,50km) Elizaren ondoko hilerri zaharrean, herriko lehendabiziko biztanleen garaikoak diren estela zaharren erakusketa bat ikus daiteke aire librean.

Beteluko hariztia

Beteluko hariztia

(7,50km) Aribe eta Garralda artean kokatua, penintsulako hoberenetarikoa dela uste da, bertan 600 urte eta 20 m-ko altuera duen zuhaitz bat nabarmentzen delarik.

Aribeko bainuetxea

Aribeko bainuetxea

(7,50km) XIX. mendean izan zuen bere ospea, haren urek azaleko gaixotasunak sendatzen laguntzen baitzuten. Baita Hemingway-k ere edan zuen haietatik bere Iratiko arrantza egunetan.