Aezkoa Ibarra

Aezkoa Ibarrak, Pirinioetako ibarrik nagusienetakoa, jendearentzat ia ezezagunak diren eta kate pirenaiko osoan paregabekoak diren altxor natural eta kulturalak mantentzen ditu.

Bere orografiak eta mendiek sortzen duten isolamenduak, beste ibarretatik desberdinarazten duen idiosinkrasia berezia ematen diote.

Aurre-historiako aztarnak eta XV.-XX. mendeetako altxor artistiko eta arkitektoniko txikiak (elizak, etxetzarrak haien ezkutuekin, Munizioen Errege Fabrika; errotak, garaiak…) mantentzen ditu ere.

Ibarra paisaia gizatiartzen duten bederatzi herriek osatzen dute: Abaurregaina, Abaurrepea, Aria, Aribe, Garaioa, Garralda, Hiriberri, Orbaitzeta eta Orbara, denak aldi berean desberdindu eta elkarren osagarri egiten dituen ezaugarri bereziren batekin hornituta.